Ekonomia -
BBVA Research
BBVAk 'gero eta argiago' ikusten du ekonomia suspertzen ari dela
Dena dela, arriskuak ere atzeman ditu, eta, beraz, "egiturazko erreformak" egiteko deia egin du.
Erredakzioa
BBVAren ikerketa zerbitzuak "gero eta argiago" ikusten du Espainiako ekonomia suspertzen ari dela, Jorge Sicilia zerbitzu horretako buruak azaldu duenez.
Finantza erakundeak Espainiako eta nazioarteko ekonomiei buruz hilabetero egiten duen ikerketaren arabera, beste hainbat herrialdek krisitik ateratzean erakutsi zituzten patroi berberak ikus daitezke Estatuan.
BBVAren ustez, Espainiako ekonomia % 0,0-01 haziko da uztaila eta iraila artean, esportazioei esker batik bat.
Arriskuen artean, AEBetako zerga politikaren inguruan dauden zalantzak eta Espainiako langabezia tasa handia izatea aipatu ditu BBVAk. Horrenbestez, "egiturazko erreforma sakonagoak" egingo balituzte, "lasaiago" egongo liratekeela ohartarazi dute.
BBVAk % 26,2ko langabezia tasa aurrez ikusi du urtearen amaierarako, eta % 25,4koa 2014rako.