Ekonomia -

Ontziolen diru-laguntzak

Itzuli beharko diren laguntzen txostena bidali dio Gobernuak EBri

Hazienda Ministerioak Europar Batasunari bidalitako gutunaren arabera, itzuli beharreko laguntzen kopurua 126 milioikoa izango da, baina kasuz kasu aztertu beharko direla erantsi du.

Tapia eta Soria Madrilen. EFE
Tapia eta Soria Madrilen. EFE
Gobernuak itzuli beharko diren laguntzen txostena igorri dio Bruselari

1:00

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria Ministerioak Europar Batasunari itzuli beharko diren diru-laguntzen informazioa bidali izana aintzat hartu du Arantza Tapia Garapen Ekonomikoko sailburuak. Hobari fiskalak (tax-lease) bertan behera utzi ostean, ontziolek laguntzak bueltatu beharko dituzte.

Tapia Jose Manuel Soria Industria ministroarekin bildu da gaur, Madrilen. Alde batetik, erreforma elektrikoa aztertu dute. Gobernuaren erreformak industriari "akabera" emango diola ohartarazi du Tapiak. Bestetik, bi agintariek ontziolen egoera aztertu dute, Europako Batzordeak 2007tik 2011ra arte jasotako laguntzak itzuli behar dituztela erabaki ostean.

Itzuli beharreko diru-laguntzen kopurua eta inbertitzaileen zerrenda jakinarazi behar dizkio Espainiako Exekutiboak EBri aste honetan. Bilera amaitu eta gero Tapiak azaldu duenez, dagoeneko "inplikatuta dauden operazioak" bidali dizkio Gobernuak Europako agintariei.

Hala ere, ministroak ez dio Tapiari inbertitzaileen edo diru kopuruen berri eman. Ondorioz, "informazio gehiago" trukatzea adostu dute bi agintariek.

Sailburuak informazioa Bruselara bidali izana aintzat hartu du, "ontziolen sektoreak eta inbertitzaileek konfiantza, etorkizunera begira eta EBk onartutako finantziazio sistema berriarekin lan egiten hasi behar dutelako".

2.000 milioi euro baino gutxiago itzuli beharko dituztela aurreratu zuen Soriak iragan astean.

126 milioi euro

Hazienda Ministerioak EBri gutun bat bidali dio, eta itzuli beharreko laguntzen kopurua 126 milioitan kokatu du.

Hazienda Ministerioko iturriek gaur jakitera eman dutenez, zenbateko hori teorikoa da. Horrela, kasuz kasu hobari fiskalak aztertzea beharrezkoa izango da. Horretarako operazio bakoitzaren datu gehiago aztertu beharko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea