Ekonomia -

Euskal enpresak

Airbus A-350ren motor zati bat egingo du ITPk, 46 milioi eurogatik

Hegazkinak izango duen Rolls-Royce motorraren ardatzak egingo ditu enpresa bizkaitarrak.

Airbus A-350 hegazkinak eramango duen motorraren zati bat egingo du ITPk. Argazkia: EiTB
Airbus hegazkina.
Airbus A-350 hegazkinak eramango duen motorraren zati bat egingo du ITPk. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria de Turbo Propulsores SA (ITP) enpresak eta Rolls-Roycek Airbus A-350-800/900 hegazkinetako motorraren parte bat egiteko akordioa sinatu dute.

Enpresa bizkaitarrak Trent XWB motorraren presio handiko eta ertaineko turbinei eusteko ardatzak hartuko dituen egitura egingo du.

Kontratu horri esker, 46 milioi euro poltsikoratuko ditu ITPk. Urteak daramatza euskal enpresak Rolls-Roycerentzat motorrak egiten; are, enpresa britainiarrak akzioen % 46 du.

Ignacio Mataix ITP enpresako zuzendari nagusiaren esanetan, "gure fabrikazio ahalmenetara oso ondo egokitzen den produktua egiteko beste urrats bat suposatzen du akordioak".

Izenpetutako kontratuaren arabera, ITPk motorraren zati hori egin, paketetan sartu eta banatu beharko du. Datozen hilabeteetan, pieza hori egiteko lanetan hasiko da, zuloak egiteko elektrohigadura azkarra  edo elektroi-bonbardaketazko soldadura bezalako teknologikoa erabiliz. Lehen motor zatia 2014ko ekainean izango da prest.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea