Ekonomia -
INEren datuak
Urtetik urterako inflazioa 3 hamarren jaitsi da abuztuan Euskadin
% 1,9an kokatu da; horrela, aurreko hiru hilabeteetako goranzko joera eten egin da.
Erredakzioa
Urtetik urterako inflazioa hiru hamarren jaitsi da EAEn, uztailarekin alderatuta, % 1,9an kokatuta; horrela, aurreko hiru hilabeteetako goranzko joera eten egin da, Estatistika Institutu Nazionalak zabaldu duenez.
Uztailarekin alderatuta prezioek % 0,4 egin dute gora, eta aurten pilatutako inflazioa ez da jaitsi ez igo.
Espainian, urtetik urterako tasa hiru hamarren jaitsi da uztaiarekin alderatuta, % 1,5ean kokatuta, gasolinaren prezioa ez delako gehiegi igo, eta horrela bi hilabetez egin du gora.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea