Ekonomia -
Uztaileko datuak
Euskal herritarrak, euriborrarekin gehien aurreztu dutenen artean
Euskal Herrian, Errioxan eta Madrilen hipotekatutako familiak dira uztaileko euriborragatik onura gehien lortuko dutenak, bertako familiek urtean 350 euro baino gehiago aurreztuko baitituzte.
Erredakzioa
Euskal Herrian, Errioxan eta Madrilen hipotekatutako familiak dira uztaileko euriborragatik onura gehien lortuko dutenak, bertako familiek urtean 350 euro baino gehiago aurreztuko baitituzte, Nafarroan 300 baino gehiago.
Bigarren hilabetez jarraian, adierazlea uztailean % 0,525era igo zen, ekaineko % 0,507tik; halere, duela urtebete baino gutxiago markatzen du (% 1,061).
Estatistikako Institutu Nazionaleko datuen arabera, Espainian etxebizitza lortzeko batezbesteko hipoteka 98.891 eurokoa da, % 1,061eko euriborrarekin urtean 375,43 euroko kuota ordaintzen zen; aurten maileguko baldintzak berrikustean, urteko kuota 351,81 euroan geratuko litzake, hau da, hilabetean 23,62 euro gutxiago eta urtean 283,44 gutxiago.
2012ko uztailean zenbateko gehieneko hipotekak Errioxakoak (130.116 euro), Madrilekoak (128.192) eta Euskal Herrikoak (125.215) ziren.