Ekonomia -
Estatuko Aldizkari Ofizialean
Argindarraren % 3,2ko igoera berria, indarrean
Faktura % 8 igo da 2012ko urtarriletik, eta 2008an krisi ekonomikoa hasi zenetik % 57 garestitu da argindarra.
Gaurtik aurrera indarrean da tarifa-defizitari aurre egiteko Espainiako Gobernuak iragarritako argindarraren igoera berria. Zehazki, % 3,2koa da igoera berri hau.
Igoera berria ostiral honetako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, abuztuaren 3an sartu da neurria indarrean, Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroak iragarri duenez.
Azken igoera orain hilabete izen zen, uztailaren 1ean % 1,2 igo baitzen argindarraren faktura. Azken Baliabideko elektrizitate tarifa % 3 igo zen urtarrilean, eta % 6 jaitsi zen martxoan.
2012ko urtarriletik hona % 8 igo da argindarraren faktura, eta 2008an krisi ekonomikoa hasi zenetik % 57 garestitu da argindarra. Igoera berri horrekin, etxeko kontsumorako EBko argindarrik garestienetako da Espainiakoa, Irlandaren eta Txipreren atzetik.
Kontratatzen dugun kilowat bakoitzeko ordaintzen duguna % 80 igoko da, eta kilowat ordu bakoitzaren prezioa, berriz, % 22 jaitsiko da.
Kontsumitzaile elkarteek salatu dutenez, argindarraren garestitzea handiagoa izango da. Horien esanetan, kontsumitzaile handiak sarituko dira: are eta gehiago kontsumitu, orduan eta merkeago izango da, eta gutxien kontsumitzen dutenentzako garestiago izango da.