Ekonomia -

'Tax lease' laguntzak

Espainiako Gobernuak helegitea jarriko du ontziolen auzian

Uztailaren 17an, Bruselak 2007. urtetik 2011. urtera jasotako pizgarriak itzultzea agindu zien ontziolei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak helegitea aurkeztuko du, Bruselak ontziolen sektoreak 2007tik 2011ra jasotako onura fiskalak itzultzea agindu eta gero.

Hain zuzen ere, EAEko, Asturiasko eta Galiziako gobernuekin, ontziolen Pymar patronalarekin eta UGT eta CCOO sindikatuekin adostu du Espainiako Gobernuak helegitea jartzea.

Jose Manuel Soria Industria ministroak azaldu duenez, oraindik ez dute erabaki helegitea ebatzi arte kautelazko neurririk eskatuko duten.

Horren esanetan, irailaren 28 arteko epea dute helegitea jartzeko, eta, beraz, denbora dute ongi prestatzeko eta gaur egungo onura fiskalen sistema "balioesteko".

Uztailaren 17an, Bruselak 2007. urtetik 2011. urtera jasotako pizgarriak itzultzea agindu zien ontziolei. Hasiera batean, 2005. urtetik jasotakoak itzularazi nahi zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea