Ekonomia -

Dokumentazioa

Zentsura mozioa: Bete beharreko baldintzak eta prozedura

Gutxienez, diputatuen hamarren batek proposatu behar du eta gehiengo osoz onartu behar da. Presidentegai bat aurkeztu behar da, programa zehatz batekin.

Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskundeetako irabazleak lau urteko agintaldia beteko du,  1978ko Espainiako Konstituzioaren arabera. Halere, agintaldi hori zaintzeko bi tresna uzten ditu Konstituzioak diputatuen esku: zentsura mozioa eta konfiantzako mozioa. Izan ere, Gobernuak herritarren ordezkarien babesa eta konfiantza behar ditu izan, hori galduta ezin baitezake programa politikoa bete.

Espainiako Konstituzioaren 113 artikuluaren arabera, Diputatuen Kongresuak Gobernuari erantzukizun politikoa eska diezaioke zentsura mozioaren bidez. Gobernuaren egonkortasuna du helburu zentsura mozioak; eskaera gutxienez diputatuen hamarren batek aurkeztu behar du, Gobernurako presidentegai bat aurkeztu beharra dute eta mozioak aurrera egiteko Ganberaren gehiengo osoak babestu behar du. Erkidegoetako Parlamentuen kasuan, bakoitzak bere araudia du, eta Nafarroakoaren kasuan, parlamentarien % 20k (10 parlamentarik) proposatu behar du.

Zentsura mozioa aurkezten denetik bozkatzen denera bost egun igaro behar dute. Lehenengo eta bigarren egunean beste mozio batzuk aurkez daitezke. Mozioa onartzen ez bada, jarri dutenek ezingo dute beste bat aurkeztu epe tarte horretan.

Zentsura mozioa onartzen bada, ostera, Gobernuak dimisioa emango du, eta mozioan aurkeztutako hautagaia izendatuko dute presidente.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea