Ekonomia -

Ontziolen etorkizuna

Ontzigintza sektoreak 2007tik jasotako laguntzak bueltatu behar ditu

Sindikatuek "borrokan" jarraituko dutela adierazi dute, nahiz eta inbertitzaileak izan hobariak bueltatu beharko dituzten bakarrak.

Sestaoko La Navaleko langileek ontziolan itxialdia egiten hartu dute Europaren erabakia. EFE.
Sestaoko La Navaleko langileek ontziolan itxialdia egiten hartu dute Europaren erabakia. EFE.
La Navaleko langileen erreakzioak

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak 2007 eta 2011 urteen artean ontziolei emandako laguntza fiskalak berreskuratzeko agindu dio Espainiako Estatuari, hobari horiek legez kanpokoak direlakoan, Europar Batasunetik jakinarazi dutenez.

Azken erabakia ez da hasieran Joaquin Almunia Europako Lehiakortasun komisarioak aurreikusitakoa bezain kaltegarria izan, 2005 eta 2011 artean jasotako laguntzak bueltatzea eskatzen baitzuen horrek. Hala ere, Espainiako Gobernuaren eta ontzigintza sektoreko ordezkarien arabera, hobea izan zitekeen. Izan ere, 2011tik gaur egunera arte jasotako hobariak soilik bueltatzea eskatzen zuten azken horiek, urte horretan ireki baitzuten espedientea.

Gobernu zentralak onura horiek bueltatu beharko dituztenen zerrenda egin beharko du orain.

Sindikatuek ontziolen etorkizuna bermatzeko neurriak eskatu dituzte

Sestaoko La Naval ontziolako enpresa komiteak Europak ezarritakoa urratu barik armadoreen, inbertitzaileen, ontziolen eta, oro har, sektorearen etorkizuna bermatzeko neurriak hartzeko eskatu die Mariano Rajoyri eta Cristobal Montoro Ogasun ministroari.

Langileen bozeramaileen arabera, Montorok "inbertitzaileekin bildu behar du lehenik eta behin, dirua noiz eta zelan bueltatu beharko duten adosteko eta ontzigintzaren oreka mantentzeko".

Europar Batasunaren aginduak kolokan jarri du sektorea. Hori dela eta, sindikatuek "borrokan" jarraituko dutela adierazi dute, nahiz eta inbertitzaileak izan hobariak bueltatu beharko dituzten bakarrak.

"Ontziolen etorkizunaren inguruan hartu behar den erabaki bakarra espedientea dirua bueltatzeko beharrik ezarri gabe ixtea da, Frantziarekin egin zuten bezala", adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea