Ekonomia -

Ontziolen etorkizuna

Zalantzak ontzigintza alorrean, EBren irizpenaren aurrean

Sestaoko La Navaleko hainbat langilek itxialdia abiatu zuten atzo gauean ontziolaren eraikinean, Europaren erabakiaren aurrean ontzigintzaren etorkizunaren alde egiteko.

Sestaoko La Navaleko hainbat langilek itxialdia abiatu zuten atzo, ontziolen defentsan. EFE
Sestaoko La Navaleko hainbat langilek itxialdia abiatu zuten atzo, ontziolen defentsan. EFE
Sestaoko La Navaleko hainbat langilek itxialdia abiatu zuten atzo, ontziolen defentsan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordeak gaur jakinaraziko du ontzigintzak tax lease-en bidez jasotako laguntzak itzuli beharko dituen eta, hala bada, zenbat eta zein epetan. Euskal ontziolak kezkatuta daude, eta erabakiak hasieran aurreikusitakoa baino kalte gutxiago eragitea espero dute.

Eusko Jaurlaritzak 2007tik 2011ra jasotako laguntza fiskalak soilik bueltatu behar izatea espero du, eta ez, Europako Batzordeak aurreikusi zuen bezala, 2005etik jasotakoak.

Epea bi urtez murriztuz gero, noski, gutxiago ordaindu beharko litzateke, baina Europak erabaki hori hartzen badu ere ontzigintzaren etorkizuna arriskuan izango dela uste dute euskal ontzioletako arduradunek eta langileek.

Europar Batasunak erabakia hartu aurretik, Sestaoko La Navaleko hainbat langilek itxialdia abiatu zuten atzo gauean ontziolaren eraikinean, ontzigintzaren etorkizunaren alde egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea