Ekonomia -

Bilera Bruselan

Almuniak ez ditu argudioak onartu, eta laguntzak bueltatzea eskatu du

Lehendakariak Europar Batzordeko presidentearekin harremanetan jartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari, erabaki hori gelditzen saiatzeko.

Bruselako bileran ontzigintza sektorearen egoera aztertu dute. EFE
Bruselako bileran ontzigintza sektorearen egoera aztertu dute. EFE
Bruselako bileran ontzigintza sektorearen egoera aztertu dute. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquin Almunia Europako Lehiakortasun komisarioak ez ditu Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroaren, Galiziako eta Asturiasko presidenteen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren argudioak onartu. Hala, ontziolek 2005 eta 2011 artean jasotako laguntza fiskalak bueltatzea eskatu du.

Ontziolek eta armadoreek bakarrik izango dute laguntza horiek ez itzultzeko baimena, Almuniak onartutakoaren arabera. Hala ere, ontziak finantzatu zituzten inbertitzaile eta erakundeek bueltatu behar izango dituzte.

Lehiakortasun komisarioak ez ditu Bruselara joan den ordezkaritzaren argumentuak onartu. 2011tik hona jasotako laguntzak bakarrik bueltatzea eskatu diote horiek, "ordura arte Batzordeak ez duelako ezer egin", Soriak azaldu duenez.

Egoera horren aurrean, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ignacio Fernandez Toxo CCOOen idazkari nagusiak Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari Europar Batzordeko presidentearekin harremanetan jartzeko eskatu diote, Almuniak hartutako erabakia geldiarazteko asmoz. Europak azkeneko erabakia uztailaren 17an hartzea aurreikusi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea