Ekonomia -

Ontziolen etorkizuna

Ontziolen laguntzei buruzko bilera atzeratu du Joaquin Almuniak

Europako komisarioa asteazken honetan bildu behar zen Espainiako Industria ministroak, Urkullu lehendakariak eta Galiziako eta Asturiasko presidenteek osatutako ordezkaritzarekin.

Joaquin Almunia. Argazkia: EFE
Joaquin Almunia. Argazkia: EFE
Joaquin Almunia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joaquin Almunia Lehiakortasunerako Europako komisarioak atzeratu egin du ontziolen laguntzei buruzko afera aztertzeko gaurko Bruselan deituta zegoen bilera.

Batzar horretan Jose Manuel Soria Industria ministroak, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Galiziako eta Asturiasko presidenteek parte hartu behar zuten.  Ontziolek 2005 eta 2011 artean jaso zituzten laguntza fiskalak itzuli behar ez izatea eskatu behar zioten Almuniari.

Almunika bilera datorren astera arte atzeratu izana kritikatu du Jaurlaritzak. Josu Erkorekak atzo azpimarratu zuenez, Jaurlaritzak bide guztiak agortuko ditu aipatu laguntzak itzuli behar ez izateko, "erabaki hori injustua eta jasangaitza izango litzatekeelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea