Ekonomia -
Kontzertu Ekonomikoa
Urkullu: 'Kontzertuak garapenaren oinarria izaten jarraituko du'
Lehendakakariak Pere Navarrori erantzun dio: "Norberarena aldarrikatu daiteke eta aldarrikatu behar da, baina aurkakoaren ukazioa egin gabe".
Erredakzioa
Kontzertu Ekonomikoa Euskadiko autogobernuaren "enbor nagusia" dela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta "XXI. mendean euskal herritarren ongizatearen eta garapenaren oinarria izaten jarraituko du".
Munduko Alkateen Foroan, Bilbon, hitza hartu du lehendakariak, eta Pere Navarro PSCko buruzagiak atzo egindako proposamenari erantzun dio. EAEko Kontzertua eta Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoa "pribilegioak" direla esan zuen Navarrok, eta biak desagertzea eskatu zuen.
"Eraldaketa ekonomikorako euskal ereduaren bilakaeran Kontzertuaren kudeaketa ona erabakigarria izan dela esateko egun egokia da gaurkoa", azpimarratu du Exekutiboko buruzagiak. "Eredua erantzukizunez jokatzean eta arriskuak hartzean datza", goraipatu du Urkulluk
Euskadik Estatuari kopuru bera ordaintzen diola nabarmendu du Urkulluk, nahiz eta zergen bidez diru gehiago edo gutxiago jaso, azken urteetan gertatzen ari den bezala.
Lehendakakariak Pere Navarrori erantzun dio: "Norberarena aldarrikatu daiteke eta aldarrikatu behar da, baina aurkakoaren ukazioa egin gabe".
Asturiasko printzearen eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen aurrean jarrera argi utzi nahi izan du lehendakariak.