Ekonomia -

Kontrolerako saioa

Gipuzkoak ezin duela turismoari buruzko tasarik sortu esan du Tapiak

Eskuduntza Jaurlaritzarena dela eta eurek ez dutela holakorik sortzeko "asmorik" azaldu du Ekonomia Garapenerako sailburuak.

Arantza Tapia sailburua. EFE
Arantza Tapia sailburua. EFE
Arantza Tapia sailburua. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasun sailburuak turismoaren inguruko zergarik sortu ezin duela ohartarazi dio Gipuzkoako Aldundiari, eskuduntza Eusko Jaurlaritzaren esku dagoela argudiatuta.

Tapiak Eusko Legebiltzarrean egin ditu adierazpenok, Gobernuaren kontrolerako saioan, Susana Corcuera legebiltzarkide sozialistak egindako galdera bati erantzunda.

Sailburuaren esanetan, Jaurlaritzak ez du tankera horretako zerga bat sortzeko "asmorik", Kataluniako tasa gertutik ezagutzera joan bazen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea