Ekonomia -

6 milioi gazte, langabezian

Gazteen enpleguarentzako laguntzak defizita ez izatea eskatu du Rajoyk

Frantziako eta Alemaniako Gobernuek gazteen enplegua suspertzeko planaren “oinarriak” ezarri dituzte. Urtea bukatu aurretik martxan jarri nahi dute.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta François Hollande Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta François Hollande Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta François Hollande Frantziako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazteen kontratazioa sustatzeko laguntzak defizit helburuetatik kanpo uztea proposatu dio gaur Europar Batasunari (EB) Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. Aldi baterako mekanismoa izango litzateke, Rajoyren hitzetan.

Berggruen Institutuak Parisen Europaren etorkizuna aztertzeko jardunaldia antolatu du eta proposamena ekimenaren amaieran egin du Rajoyk. Besteak beste, François Hollande Frantziako presidenteak eta Wolfgang Schauble Alemaniako Ekonomia ministroak parte hartu dute.

EBk gazteen langabeziari aurre egiteko politikak martxan jartzea beharrezkoa dela azpimarratu du Espainiako agintariak. Zentzu horretan, kontratuen hobariak bultzatzea ekimen positiboa izan daitekeela uste du Rajoyk, Espainiako Gobernuko iturriek azaldu dutenez. Espainiarentzako 2.500-3.000 milioi euro suposa ditzake.

Rajoyren ahotan, laguntzak defizit helburuetatik at uzteak ekintza "eraginkorra eta azkarra" ahalbidetuko du, "kontratazioa sustatzeko ahalmenarekin".

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak EBko Lan ministroak uztailaren 3an, Berlinen, biltzea proposatu du, gazteen enplegua sustatzeko programarik onenak eta eraginkorrenak aztertzeko. Rajoyk ekimenari babesa eman dio.

Gazteen enplegua suspertzeko plana

Frantziako eta Alemaniako Gobernuek gazteen enplegua suspertzeko planaren “oinarriak” ezarri dituzte gaur. Urtea bukatu aurretik martxan jarri nahi dute, Francois Hollande Frantziako presidenteak adierazi duenez. “Azkar egin behar dugu, Europa ideia da jokoan dagoena”.

Plan horren helburuen artean, Europa mailan prestakuntza praktikoa hobetu eta mugikortasun handiagoa lortzea.

Hazkundearen ibilbidera bueltatu behar gara, baina, batez ere, itxaropenaren bidera”, esan du Hollandek.

Frantziako presidenteak aurkeztutako neurrien artean Erasmus bekak ikasleei ez ezik gazte guztiei zabaltzea dago. Gauzak horrela, edozein gaztek beste herrialdeetako enpresetan egin ahal izango ditu praktikak. Hizkuntzen mugak gainditzeko prestakuntza aukerak  izango dira.

Horrez gain, prestakuntza  profesionaleko ikasketa teorikoekin batera, enpresetan praktikak bultzatzea ere proposatu dute, Alemaniako eredua jarraituz.

Enpresa txiki eta ertainei kredituak errazteko, Europar Batasunean dauden 6.000 milioi euroak lehenbailehen mugimenduan jartzea eskatu dute Gobernu bietako ordezkariek.

Neurri horiekin, Europako Batzordeak proposamen zehatza aurkeztuko du, gero Estatuek onartu ditzaten.  Datorren uztailean  Europar Batasuneko Enplegu ministroak Berlinen bilduko dira, gaur Parisen aurkeztutako planari zabalkunde handiagoa emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea