Ekonomia -

M-30eko lanuzte orokorra

Jaurlaritzak maiatzaren 30eko grebarako zerbitzu minimoak ezarri ditu

% 30eko zerbitzu minimoak ezarri dituzte garraioan eta ospitaleetan jaiegunetan lanera joan ohi den langile kopurua berbera izango da.

Jaurlaritzak % 30eko zerbitzu minimoak ezarri ditu garraioan. Argazkia: EiTB
Jaurlaritzak % 30eko zerbitzu minimoak ezarri ditu garraioan. Argazkia: EiTB
Hauek izango dira maiatzaren 30eko grebarako gutxieneko zerbitzuak

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gehiengo sindikalak maiatzaren 30erako deitutako greba orokorrerako zerbitzu minimoak ezarri ditu Jaurlaritzak.

ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS, CNT eta CGT sindikatuek, beste hainbat eragile sozialen babesarekin, lanuzte orokorra deitu dute datorren ostegunerako murrizketen kontra eta enpleguaren eta euskal eredu ekonomiko eta sozial baten alde. Hala, EAEko Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu dira datorren osteguneko lanuztean bete beharreko zerbitzu minimoak.

Garraio zerbitzuetan (Euskotrenen, Metro Bilbaon, tranbietan, autobusetan eta itsasontzietan) % 30eko zerbitzu minimoak ezarri dituzte. Autobideetan, berriz, jaiegunetan bezala egingo dute lan, hau da, ordain lekuetan % 30eko zerbitzua izango da, eta da, eta zerbitzuguneetan, % 20koa.

Ospitaleetan jaiegunetan izan ohi den zerbitzua eskainiko da, eta lehen mailako arreta ematen duten zerbitzuetan larunbatetan lanean izan ohi den langile kopurua bermatu beharko da.

Larrialdi zerbitzuetan eta Etengabeko Arreta Guneetan, aldiz, % 100ekoak izango dira zerbitzu minimoak, eta larrialdiak artatzeko garraio zerbitzu guztiak bermatu beharko dira, baita hemodialisi eta onkologia tratamenduetarako ezarrita zeudenak ere.

Hezkuntza alorrean, berriz, unibertsitateaz kanpoko zentro publiko, pribatu zein itunpekoetara sartzeko aukera bermatu behar zaie ikasle guztiei.

Geriatria zentroetan eta eguneko zentroetan langileen % 50ek jardun beharko dute, jatorduetan izan ezik; langileen % 60k bermatu beharko dute zerbitzu hori. Adingabeen zentroetan, berriz, lanegun batean bezala egingo dute lan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea