Ekonomia -

Defizit helburua

Ezin dira helburua betetzen duten erkidegoak zigortu, Barcinaren ustez

Nafarrek 2012ko defizit helburua betetzeko egin duten "esfortzu handia" azpimarratu du presidenteak, eta "ordainsaria izan behar dutela" uste duela ere adierazi du.

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EiTB
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EiTB
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearen aburuz, ezin dira defizitaren helburua betetzen duten erkidegoak zigortu, eta "egindako esfortzuagatik ordainsaria izan behar dutela" uste duela ere adierazi du.

TVEn eskaini duen elkarrizketa batean esan duenaren arabera, Nafarroak "beste erkidego batzuek baino esfortzu handiagoa ere egin du"; izan ere, Nafarroak diru-sarrerak kudeatzen ditu eta "asko" erori dira.

Erreformak egiten jarraitu behar dutela onartu du Barcinak eta ekonomia sustatu behar dela esan du. Hori dela eta, "ahalik eta malgutasun handiena" eskatu du, autonomi erkidegoak baitira egoera larriena bizitzen ari direnak.

Duela gutxi Cristobal Montoro Ogasun Ministroarekin izan duen bilerari buruz, Montorok Nafarroak bizi duen egoera "zaila" ezagutzen duela esan du Barcinak eta abiadura handiko trenaren finantzazioarekin edo defizitaren helburuarekin "prestasun ona" duela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea