Ekonomia -
Euskadin
Eskolak kalean emango dituzte, Rajoyren hezkuntza erreformaren aurka
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek Euskadiko ikastetxeetako klaustroetara joko dute banan-banan, Rajoyren Gobernuaren hezkuntza erreformaren aurkako atxikimendua eskatzeko.
Erredakzioa
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek Euskadiko ikastetxeetako klaustroetara joko dute banan-banan, Rajoyren Gobernuaren hezkuntza erreformaren aurkako atxikimendua eskatzeko. Ondoren, Hezkuntza Sailera joango dira, erreforma hori ezarri ez dadin.
Hezkuntzan emango diren murrizketak salatzeko, sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte. Murrizketen aurka, langileen lan-baldintzen inguruan “benetako negoziazioa” eskatu dute, eta mobilizazioen artean “eskolak kalean” izeneko ekimena iragarri dute.
Hil honen 10ean egin zuten era horretako lehen ekintza, eta ekainaren 6rako ere deitu dituzte.
Lomce Legeari buruz, hezkuntza sistema “hemen erabaki” behar dela esan dute sindikatuek, eta klaustroetan legearen aurkako atxikimenduak jasoko dituztela berretsi dute.
Hizkuntza kalitatearen alde, murrizketen aurka eta Lomce Legearen aurka, maiatzaren 30eko greba orokorrarekin bat egiteko deia egin dute sindikatu abertzaleek.