Ekonomia -
UGT-Euskadi
Damaso Casado ez da berriz aurkeztuko UGTko idazkari nagusi izateko
Pilar Collantes eta Raul Arza izango dira UGT-Euskadiko idazkari nagusia izateko hautagaiak.
Erredakzioa
Damaso Casado ez da berriz aurkeztuko UGT-Euskadi sindikatuko idazkari nagusi izateko, gaur iragarri duenez.
Casadok zentralaren 11. batzarra aurkezteko prentsaurrekoan egingo du iragarpena, Bilbon. Biltzarra maiatzaren 23an eta 24an egingo dute, "Sendoak, erabilgarriak eta etorkizunarekin" leloa oinarri.
UGT-Euskadiko idazkari nagusiaren esanetan, "beti barne batasunaren alde egin izan dut, baina oraingoan ez da posible izan, eta, beraz, bi hautagai izango dira", Pilar Collantes eta Raul Arza.
Azken horrek gaur bertan iragarri dio sindikatuari hautagai izango dela.
Damaso Casado 1981. urtetik dago UGT-Euskadi sindikatuan.