Ekonomia -
Belen Greaves
'Ez dut esan nahi Fagorrek eta Eroskik jarrera zuzena izan dutenik'
Esandako hitzak zuzendu ditu Belen Greaves Kontsumobide zuzendariak. "Produktu horiek saltzean, Fagor eta Eroski legearen arabera aritu ziren aztertu behar dugu orain", azaldu du.
Erredakzioa
Finantza-ekarpenak saltzean Fagor eta Eroski enpresen jarrera defendatu ez duela azpimarratu du Belen Greaves Kontsumobideko zuzendariak. "Ez dut esan nahi Fagorrek eta Eroskik jarrera zuzena izan dutenik, finantza-ekarpen horiek igorri zirenean legearen arabera egin zela argitzea baizik, eta baietz ematen du", azaldu du Greavesek.
Hala ere, "esandakoak nire inpartzialtasuna kolokan jartzen badu, nire hitzak zuzenduko ditut".
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan Greavesek azaldu duenez, "finantza-ekarpenak igorri zituztenean, legea bete ote zuten aztertu behar dugu, hau da, bezeroei eskainitako informazioa egia izan ote zen". "Erreklamazio gehienen arabera, bezeroek ez zekiten bizitza osorako zorra ari zirela erosten, bost urterako zorra zela uste zuten", esan du.
"Orain bi ekintza ari gara aztertzen: finantza-erakundeena, eta bezeroen paperak, horien eskubideren bat urratu ote den ezagutzeko", argitu du Greavesek. "Alde guztiekin ari gara lanean, irtenbidea bilatzeko guztien parte-hartzea behar dugulako", adierazi du, "ez naiz inoiz partziala izan, eta aukera eman badidate, erakutsiko dut".
Finantza-erakunderen balizko erantzukizunari buruz Greavesek esan duenez, "litekeena da finantza-erakunderen partetik egiazko informazio gabezia egotea".