Ekonomia -

Araba

Samaniegon eraikiko dute Vega Siciliaren upategi berria

Horixe jakinarazi du bertako alkateak. 23 milioi euroko inbertsioa egingo omen dute upategia Araban eraikitzeko.

Samaniegon eraikiko dute Vega Siciliaren upategi berria. Argazkia: EiTB
Samaniegon eraikiko dute Vega Siciliaren upategi berria.
Vega Siciliako upategi bat eraikiko dute Arabako Errioxan

1:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vega Siciliaren upategi Berria Samaniegon (Araba) eraikiko dute, Errioxan eraiki beharrean, hasieran hori aurreikusi bazuten ere, Arabako udalerriko alkateak EiTBri baieztatu dionez.

Ardogintza taldeak 23 milioi euroko inbertsioa egingo omen du Samaniegon, eta une honetan eraikitzeko lanak hasteko baimenak jasotzea besterik ez zaio geratzen, eta oso aurreratuta dago prozesu hori, alkatearen esanetan.

PR+ alderdiak (Partido Riojano) jakitera eman duenez, Vega Siciliak 4,5 hektareako lur-saila erabiliko du eta urteko 300.000 ardo botila ekoiztea izango du helburu.

"Benjamin de Rothschild & Vega Sicialia" izango da upategiaren izena, eta aurreikuspenen arabera, 2013an bertan hasiko dituzten eraikuntza lanak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea