Ekonomia -

2013. urterako aurrekontuak

PPk osoko zuzenketa aurkeztu du aurrekontu proiektuaren aurka

Mahai gainean "proposamen zehatzak" jartzeko deia egin dio Eusko Jaurlaritzari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk osoko zuzenketa aurkeztu du gaur, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuaren aurka, eta, horrela, "berriz diseinatzeko" eskatu dio Iñigo Urkullu lehendakariaren Gobernuari.

Arantza Quiroga PPko bozeramaileak agerraldia egin du Anton Damborenea legebiltzarkidearekin batera, eta Jaurlaritzak "negoziazio serioa" abiatu nahi izan ez duela kritikatu du. Hori dela eta, mahai gainean "proposamen zehatzak" jartzeko deia egin dio.

Quirogaren esanetan, Jaurlaritzaren kontuek ez dute "ekarpenik" egiten krisia gainditzeko, eta gastuaren arloa ez da "erreala".

PPk 467 zuzenketa partzial ere aurkeztu ditu, eta horrek "erantzukizuna" dutela, baina Jaurlaritzari ez diotela "txeke zuria" emango erakusten duela nabarmendu du.

PP Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuarekin bilduko da berriz astearte honetan, akordioa lortzen saiatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea