Ekonomia -

Araudi berria

Honelakoa izango da EAEko funtzionarioen ordutegi berria

Langile publikoek lanaldi zatitua, jarraitua edo mistoa izan ahalko dute. Gaur onartu du Jaurlaritzak araua.

Funtzionarioen ordutegi berriak onartuko dituzte astelehen honetan. Argazkia: EITB
Funtzionarioen ordutegi berriak onartuko dituzte astelehen honetan. Argazkia: EITB
Funtzionarioen ordutegi berriak onartuko dituzte astelehen honetan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak langile publikoen lanaldi eta ordutegiei buruzko araudi berria onartu du gaur, Gobernu bileran. Araudi berriak ezarriko duenez, langile publikoek 1.610 ordu lan egin beharko dituzte aurten.

Gainera, lanaldi zatitu, jarraitu edo mistoaren artean hautatzeko aukera izango dute, eta hiru baimen-egun eta oporretarako 22 lanegun izango dituzte urtean.

Lanaldiei dagokienez, zatitua dutenek 8 ordu eta 15 minutuko lanaldia izango dute eguneko, astelehenetik ostegunera, goizez eta arratsaldez, eta 7 ordukoa, berriz, ostiraletan, lanaldi jarraituan.

Lanaldi jarraitua dutenek, bestalde, 7 ordu eta 30 minutuko lanaldia izango dute eguneko, astelehenetik ostiralera. Lanaldi mistokoek astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan lanaldi jarraitua izango dute, eta astearteetan eta ostegunetan, berriz, zatitua.

Halaber, lanaldi zatitua edo mistoa aukeratzen duten langile publikoek edo organismo autonomoetako langileek 6 ordu eta 30 minutuko lanaldi jarraitua izango dute udan, ekainaren 3tik irailaren 29ra (biak barne).

Araudiaren arabera, 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten langileek ordutegia malgutu ahal izango dute: gehienez jota, 09:30ean sartuko dira goizetan, eta zehaztutako ordua baino ordu erdi geroago arratsaldeetan. Ordutegia malgutuz gero, asteko lanaldia osatu arte falta den denbora hilean-hilean errekuperatu ahal izango dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea