Ekonomia -

2013ko Aurrekontuak

Aste erabakigarria du Jaurlaritzak, Aurrekontuak luzatzea saihesteko

Alderdi Popularrak bat egin du oposizioko gainerako taldeekin, eta osoko zuzenketa aurkeztuko du astelehen eguerdian.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak akordioaren alde egin du. Argazkia: EITB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak akordioaren alde egin du. Argazkia: EITB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak akordioaren alde egin du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzak luzapena ekiditeko esfortzuak areagotuko ditu aste honetan, ostiralean amaituko baita Aurrekontuak onartu ahal izateko epea.

Ildo horretan, 2013ko Aurrekontuetarako akordioa lortzeko "premiaz" ohartarazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Gauzak horrela, osoko zuzenketak aurkeztu dituzten alderdiei (EH Bildu, PSE-EE eta UPyD) "horiek erretiratzea eta arduratsu eta jarrera irekiaz jokatzea" eskatu die.

Europa Pressi eskainitako elkarrizketa batean Erkorekak nabarmendu duenez, "aurrekontuekin arduratsuak ez diren alderdiak nekez izango dira EAJren bidelagun".

Halaber, Jaurlaritza PSE-EEren esku zegoenean EAJk egin zuen bezala, "Aurrekontuak errazteko, abstenitzea" eskatu dio Patxi Lopezi. Hala ere, sozialistak larunbat honetan iragarri zuenez, ez dituzte Aurrekontuak "inolaz ere" babestuko.

Bestalde, Erkorekak azaldu duenez, "Jaurlaritzak azken minutura arte lan egingo du Aurrekontuetan akordio lortzeko, zuzenketa osoa aurkeztu duenak azken unean erretira dezakeelako".

PP: Osoko zuzenketa

Bestalde, Euskadiko PPk zuzenketa osoa erregistratuko du astelehenean, Eusko Legebiltzarrean, aurrekontu proiektuaren aurrean. Ondoren, alderdi horrek prentsaurrekoa eskainiko du zergatik egin duen azaltzeko.

Hala ere, asteartean PPko ordezkariak eta Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburua berriro bilduko dira, Aurrekontuak negoziatzen jarraitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea