Ekonomia -

Banku erreforma

Europako Parlamentuak bankarien zerrenda beltzak sortzea onartu du

Bankuak arautzeko zuzentarau berriak zigor gogorrak aurreikusten ditu arau horiek betetzen ez dituztenentzat; 5 milioi eurorainoko zigorrak, horren errudun jotzen dituzten pertsona fisikoentzat.

Jose Manuel Durao Barroso Euroganberako presidentea. Argazkia: EFE
Jose Manuel Durao Barroso Euroganberako presidentea. Argazkia: EFE
Jose Manuel Durao Barroso Euroganberako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak banku erreforma bat onartu du etorkizunean krisialdirik izanez gero sektoreak erreskate publikoen premiarik izan ez dezan. Besteak beste, bankarien zerrenda beltzak egin dituzte, bankarien primei mugak ezarri dizkiete eta bankuei gutxieneko kapital bat izan beharra inposatu diete.

Bankuak arautzeko zuzentarau berriak zigor gogorrak aurreikusten ditu arau horiek betetzen ez dituztenentzat; 5 milioi eurorainoko zigorrak, horren errudun jotzen dituzten pertsona fisikoentzat.

Bankuek kapital txikia izateak finantza krisiari aurre egiteko funtsik ez izatea eragin du, eta, hortaz, diru publikoarekin erreskatatu behar izan dituzte. Hori dela eta, kapital osoaren % 8 gutxienez eskuragarri izan beharra jasotzen du eurodiputatuek onartu duten arau berriak.

Horrela, bankuak gordailuak itzultzeko eta hartzekodunei zorrak ordaintzeko gai izatea espero dute.

Europako bankuetako exekutiboen ordainsariek ez dute mugarik izan orain arte, baina araudi berriarekin ezingo dituzte urteko soldata bat baino gehiago edo, akziodunen gehiengoak hala onartzen badu, soldata horren bikoitza baino gehiago jaso.

Horrez gain, zuzentarau hori dela eta, bankuek gardentasun neurri berriak bete beharko dituzte.

Erreforma 2014ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea