Ekonomia -

Murrizketen kontrako protesta

Gurutzetako ospitaleko langileak irtenarazi egin dituzte

Ospitaleko zuzendaritzak eskatuta langileak itxialdia bertan behera uztera behartu dituzte, baina ez da istilurik izan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak kaleratu egin ditu Gurutzetako ospitalean protestan ari ziren langileak

1:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langileek itxialdia hasi dute asteazken honetan murrizketen aurka protesta egiteko, baina Gurutzetako ospitaletik irtenarazi dituzte, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Ospitaleko zuzendaritzak eskatuta langileak itxialdia bertan behera uztera behartu dituzte gauean, baina ez da istilurik izan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Carmen Bide langileen ordezkariak utzaraztea salatu du Radio Euskadi irratian. Galdakaoko eta Txagorritxu ospitaletan antzeko itxialdiak hasi dituzte langileek. Lan baldintzek okerrera egin dutela salatzen ari dira.

Langileen ordezkariak ostegun honetan Eusko Jaurlaritzarekin biltzekoak dira, Osakidetzako mahaian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea