Ekonomia -

2013. urterako Aurrekontuak

PPk testu bat igorriko die EAJri eta PSEri, Aurrekontuak adosteko

Basagoitiren esanetan, Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua "hobetzeko modukoa" da, eta, horregatik, osoko zuzenketa bat prestatzen ari dira.

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea. EiTB
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea. EiTB
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak testu bat igorriko die hurrengo astean Iñigo Urkullu lehendakariari eta PSE-EEri, hiru alderdien artean 2013. urterako Aurrekontuak adosten saiatzeko.

Basagoitik Radio Popular irrati katean adierazi duenez, EAJk eta PSE-EEk jarrerak gerturatzeko asmorik agertu ez dutelako igorriko die proposamena.

"EAJren, PSE-EEren eta PPren artean gutxieneko akordio bat lortzeko deia egin nahi dut. % 100ean ados egongo ez bagara ere, PP eta PSE abstenitzea ahalbidetuko lukeen testu bat adostu behar dugu. Herrialdea eta EAEko enpresak axola zaizkidalako egin nahi dut", esan du.

Basagoitik Jaurlaritzaren aurrekontu proiektua "hobetzeko modukoa" dela esan du. Horregatik, osoko zuzenketa bat prestatzen ari direla azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea