Ekonomia -

Akordioa

Errelebu-kontratua berreskuratzeak 2.100 lanpostu ahalbidetuko ditu

Langile publikoen aurre-erretiro hauen inguruko akordioa Jaurlaritzaren eta Funtzio Publikoaren Mahai Orokorreko lau sindikatuen artean lortu zen joan den asteazkenean.

Protesta bat Lakuan.
Protesta bat Lakuan.
Protesta bat Lakuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzaren eta Funtzio Publikoaren Mahai Orokorreko lau sindikatuen artean langile publikoen aurre-erretiro partzialerako lorturiko akordioari esker, 2019a bitartean 2.100 langile publikok, nahi izanez gero, neurri honi heldu ahal izango diote. Ondorioz, beste hainbeste langile kontratatzea ahalbidetuko da.

Joan den asteazkenean, Jaurlaritzaren eta Funtzio Publikoaren Mahai Orokorreko lau sindikatuen artean lortu zen akordioa. 61 urteko langile publikoei eragingo die neurriak eta aurreko legegintzaldian baliogabetu zen errelebu-kontratua beraz, berreskuratu egin da.

Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak azaldu duenez, aurre-erretiro partzial honi helduko dioten langileek % 25eraino murriztu dezakete euren lanaldia, eta, hortaz, egun Administrazio Publikoko lan-poltsetan izena emana duten lagunek % 75eko lanaldiko kontratuak izan ditzakete.

Akordioa datorren Gobernu kontseiluan berrestea espero dute eta Osakidetzako, Segurtasuneko, Hezkuntzako eta Administrazio Orokorreko langileei eragingo die, betiere, 2018. urteko abenduaren 31 baino lehen aurrejubilatzeko baldintzak betetzen dituzten eta borondatez eskatzen duten langileei.

Akordioa positibotzat jo du sailburuordeak, "langabezia zuzentzeko edozein neurri beti delako positiboa", eta eskertu egin du auzi honetan sindikatuek erakutsitako "ardura".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea