Ekonomia -

Adierazpen polemikoak

Etxegabetzeen aurkako Plataforma Cifuentes salatzea aztertzen ari da

"Etxegabetzeen aurkako plataformaren eta Bilduren arteko ideien batasuna batere positiboa ez" dela adierazi du Cristina Cifuentes Gobernuaren ordezkariak.

Ada Colau Etxegabetzeen aurkako Plataformaren (PAH) bozeramailea. EFE
Ada Colau Etxegabetzeen aurkako Plataformaren (PAH) bozeramailea. EFE
Cristina Cifuentesek ETArekin lotu du Hipotekak Kaltetuen Plataforma

1:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Cifuentes Gobernuko ordezkariaren aurka egitea aztertzen ari direla esan du gaur Ada Colau Etxegabetzeen aurkako Plataformaren (PAH) bozeramaileak. PAHk Bildurekin eta Sorturekin loturak dituela esan du Cifuentesek. Akusazioa "oso larria eta aldi berean barregarria" dela salatu du Colauk.

Cifuentesen adierazpenak "oso larriak" eta "barregarriak" direla esan du Colauk. "Ez dute sinesgarritasunik, mundu guztiak ezagutzen gaituelako eta mugimendu anitza eta bakezalea garela badakite, eta etxegabetzeak eragozteko bakarrik lan egiten dugu", Colauren hitzetan.

ETAko presoen aldeko manifestaldi bati babesa zergatik eman zion argitzeko eskatu dio Cifuentesek PAHri gaur. "Etxegabetzeen aurkako plataformaren eta Bilduren arteko ideien batasuna batere positiboa ez" dela adierazi du Gobernuaren ordezkariak.

Horrela, Radio Nacional irratian, goizean, egindako adierazpenak zehaztu ditu Cifuentesek. Etxegabetzeen aurkako kolektiboak "ETAren aldeko taldeekin" lotu ditu Gobernuko ordezkariak, "estrategia "nahikoa erradikala" dutelako.

"Herritarren aurrean azalpenik ematea ez du merezi, baina akusazio oso larria da, PAH terrorismoarekin nahastea, ez dugu zerikusirik. Terrorismoaren biktimek adierazpenak ongi hartu dituztenik ez dut uste", esan du Colauk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea