Ekonomia -
Inbertsioa erakartzea
Confebask: 'ETAren amaierak eta euskal industriak inbertsioa dakarte'
Nuria Lopez de Guereñu Confebaskeko idazkari nagusiaren esanetan, enpresa txikiak eta ertainak finantzatzeko Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako egitasmoa "egokia" da.
Erredakzioa
Nuria Lopez de Guereñu Confebaskeko idazkari nagusiak aitortu duenez, "ETA oztopo izan da Euskadiko hainbat enpresa-proiektu garrantzitsuren garapenerako". Gauzak horrela, Lopez de Guereñuk aitortu duenez, "ETAren jarduera armatuaren amaierak eta euskal industriak proiektu interesgarrietarako inbertsioa dakarte".
Cadena Ser irrati-katean egindako elkarrizketan azaldu duenez, enpresa txikiak eta ertainak finantzatzeko Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako egitasmoa "egokia" da. Halaber, egungo krisi egoera gainditzeko "ekonomia berpiztearen alde" egin du.
Lopez de Guereñuk azpimarratu duenez, "akordio orokorra lortzea beharrezkoa da, gutxienezko akordioa bada ere".
Halaber, enpresa txikiak eta ertainak finantzatzeko Urkulluren plana "egokia, beharrezkoa eta zeharo eskatuta" dela azpimarratu du, finantziazio faltak bultzatuta enpresa askok itxi behar izan dutelako.
2013rako Aurrekontuei dagokionez, Lopez de Guereñuk deitoratu duenez, "ekonomia berpizteko tresnek pisu gutxi dute, eta hura suspertzen ez badugu, ez ditugu diru-sarrerak lortuko, eta, horren ondorioz, politika soziala egiteko gaitasun txikiagoa izango dugu".