Ekonomia -

Jaurlaritzaren plana

PSE: 'Enplegu plana gurearen kopia bat da, baina txikiagoan'

Ez plan horretan, ezta Aurrekontuetan ere, ez dagoela ekonomia suspertzeko neurririk esan du Mendiak, "eta Kontuak oraindik onartzeke" daudela ekarri du gogora.

Idoia Mendia. EFE
Idoia Mendia.
Idoia Mendia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak aurkeztutako enplegu plana aurreko Jaurlaritza sozialistak egindakoaren kopia dela uste du PSE-EEk, "baina txikiagoan, diru gutxiagorekin".

Enplegua sustatzeko programa aurkeztu zuen atzo Jaurlaritzak eta aurten 1.014 milioi euro publiko eta pribatu bideratuko dituela iragarri du 12.711 lanpostu berri sortzeko. Gaur, halaber, enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak finantzatzeko 600 milioi euroko funtsa onartu dutela iragarri du.

Bilbon eman duen prentsaurrekoan, Idoia Mendia PSE-EEren bozeramaileak esan du planaren berri izan ostean "sentsazio mikatzarekin" geratu direla.

Aurrekontuek enplegua sustatzeko % 56, berrikuntza funtsean % 49, turismoaren inbertsioan % 56 eta barne merkataritzan % 50 gutxiago aurreikusten dutela ekarri du gogora Mendiak.

"Ekonomia suspertzeko aurrekontua erdian baino gehiago murrizten duen Aurrekontu horretatik atera dira orain enplegu planeko neurriak", esan du.

"Ez plan horretan, ezta Aurrekontuetan ere, ez dago ekonomia suspertzeko neurririk", gaineratu du, eta horiek onartzea "bermatu gabe dagoela" gogorarazi du.

Bestalde, patronalarekin eta sindikatuekin plana negoziatu ez izana kritikatu du. "Jaurlaritza honek ez du elkarrizketa sozialean sinesten".

Berrikuntza bakarra Aldundiek elkartasun funts baterako emango duten 35 milioi euroko laguntza dela esan du Mendiak. Ildo honetan, "badirudi, Aldundi batzuek soilik euren aldekoek gobernatzen dutenean laguntzen dutela", kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea