Ekonomia -

Asteartean onartuko dute

Jaurlaritzak 600 milioi euro sartuko ditu ETEentzako funtsean

Gainera, Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeek (BGAE) parte hartzea aurreikusten du enpresena txiki eta ertainentzako funtsak.

Enpresa txiki eta ertainak bereziki zaindu nahi ditu Jaurlaritzak. Irudia: EFE
Enpresa txiki eta ertainak bereziki zaindu nahi ditu Jaurlaritzak
Enpresa txiki eta ertainak bereziki zaindu nahi ditu Jaurlaritzak. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez, asteartean onartuko duten enpresa txiki eta ertainak (ETE) finantzatzeko funtsak 600 milioi euro izango ditu laguntza horretarako eta Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeek (BGAE) parte hartzea posible izango da.

Lehendakariak Xabier Isasi EH Bilduren ordezkariak eta Vicente Reyes PSE-EEren ordezkariak egindako galderei erantzuna emanda bota ditu adierazpenok, Urkulluk legealdiaren hasieran adierazi baitzuen ETEek finantzaketa izan dezaten ekimena abian jartzeko asmoa zuela.

Confebaskek proposatu zuen BGAEk funtsa horretan laguntzea eta hala jaso zuen Jaurlaritzak. Erakunde horiek 19.000 milioi eurotik gora kudeatzen dituzte, Euskadiren Barne Produktu Gordinaren % 30 inguru; beraz, % 10 bideratuta 2.000 milioi euroko funtsa lor lezakete, enpresen erakundearen ordezkarien arabera.

Urkulluk baieztatu egin du Jaurlaritzak konpromisoa beteko duela eta "eskura dituen iturri ekonomiko guztiak bilatuko" dituela Euskadiko enpresa txiki eta ertainek "kreditua eta likidezia" lor dezaten.

"ETEek finantzaketa eskatzen digute. Esan genuen urteko lehenengo hiru hilabeteetan egingo genuela eta beteko dugu. Erantzun zuzena emango dugu", esan du.

Lehendakariaren arabera, funtsak "beharrezko dirua" izango du, hasieran 600 milioi euro izango ditu, eta "berma guztiak"; eta Jaurlaritzak finantza eta berma-erakundeekin lortutako akordioen ondorio izango da.

Horren ildotik, ziurtatu duenez, ez dute baztertu Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeek (BGAE) parte hartzea, izan ere, "inor ezta ezer ere" baztertzen ez dutela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea