Ekonomia -

Urtean 1,3 milioi aurrezteko

BECek zuzendaritza berria izango du, eta premiazko plana abiatuko dute

Planak hiru oinarri izango ditu: pabiloien alokairua sustatu, funts osagarriak lortzeko; langileen soldatak ordaintzeko funtsa murriztu, eta kostu operatiboak txikitu.

Barakaldoko BECren eraikina. Argazkia: EiTB
Barakaldoko BECren eraikina. Argazkia: EiTB
Barakaldoko BECren eraikina. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri duenez, "gutxi barru" Bilbao Exhibiton Centreko zuzendaritza berria osatuko dute. Gainera, urtean 1,3 milioi euro aurrezteko eta 2016rako oreka operatiboa lortzeko premiazko plan bat martxan jarriko dute.

Eusko Legebiltzarrean, kontrolerako saioan, Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak azaldu duenez, "BECen sarraski ekonomikoa gelditzeko premiazko plan bat behar da". Azpiegitura horren "finantza egoera larriari aurre egiteko" Eusko Jaurlaritzak zer neurri hartuko dituen galdetu dio Maneirok lehendakariari.

Urkulluk BECen egoera "oso zaila" dela adierazi du, eta Jaurlaritzak, bertan parte hartzen duten gainerako erakundeekin batera, hartu beharreko neurriak onartuko dituela esan du.

BECen, hauek parte hartzen dute: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko eta Barakaldoko Udalak eta Bilboko Merkataritza Ganbera.

Planak hiru oinarri izango ditu: pabiloien alokairua sustatu, funts osagarriak lortzeko; langileen soldatak ordaintzeko funtsa murriztu, eta kostu operatiboak txikitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea