Ekonomia -

Iruzurra

Arabako Diputazioak 131 milioi euroko iruzurra azaleratu du

Iruzurra aurreko urtean antzemandakoa baino % 37 handiagoa izan da; irregulartasun gehienak sozietateen gaineko zergan, PFEZan eta BEZan jaso dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Diputazioaren ikerketa fiskalen zerbitzuek iruzur fiskaleko 131 milioi euro azaleratu dituzte 2012ko ekitaldian, hau da, aurreko urtean antzemandakoa baino % 37 gehiago.

Diputatuen Kontseiluaren ondoren egindako prentsaurrekoan, Javier de Andres ahaldun nagusiak datu horiek "bikainak" direla adierazi du.

Zerga-zigorren zenbatekoa 6,6 milioi eurokoa izan da, eta, datu horren aurrean, "iruzur egitea ez da doakoa, ezta errentagarria ere", esan du De Andresek. Irregulartasun gehienak sozietateen gaineko zergan, PFEZan eta BEZan jaso dira, horren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea