Ekonomia -

Pribatizazio prozesua

Pribatizazio prozesua 'zatika' hasiko du Bankiak 2015. urtean

Bestalde, Hipoteken Legea erabat ez aldatzearen alde egin du Goirigolzarrik, "aurkako ondorioak" izan ditzakeelako.

Jose Ignacio Goirigolzarri. EFE
Jose Ignacio Goirigolzarri.
Jose Ignacio Goirigolzarri. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Goirigolzarri Bankiako presidenteak iragarri du 2014 edo 2015. urtean Bankia balioa sortzen hasiko dela eta pribatizazio prozesua "zatika" hasiko dutela.

Europa Pressen esan duenez, Bankiaren pribatizazioa ez da "dena une berean" egingo, eta era berean, akziodunei errentagarritasuna sortzeko "alternatiba" eman ahal izango zaiela esan du.

Bestalde, Catalunya Banc integratzeko Ekonomia Ministerioarekin elkarrizketak hasi izana ukatu du, FROB finantza sistema berregituratzeko funtsak Kataluniako kutxaren enkantea esleitu gabe utzi ostean.

Espainiako finantza sistema onbideratzeko azken hilabeteetan harturiko neurriak "bide onean" doazela uste duten arren, "oraindik gauza asko daude egiteke", zehaztu du.

Hipoteken Legea

Hipoteken Legea erabat aldatzearen aurka azaldu da Goirigolzarri, horrek "aurkako ondorioak" izan ditzakeela argudiatuta. Ildo horretan, arreta arazoak dituzten pertsonen etxegabetzeetan jarri behar dela esan du.

"Sistema guztia aldatzea segmentu zehatz batengatik ez da bidezkoa", esan du. "Arazoak dituzten pertsonengan jarri beharko genuke arreta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea