Ekonomia -

Aurrekontuak

Pastor: 'Oso zaila izango da Jaurlaritzaren Aurrekontuak babestea'

PSE-EEko ordezkariek eta Gatzagaetxebarria sailburuak bilera egin dute, Aurrekontuen inguruan hitz egiteko. Pastorren iritziz, Jaurlaritzak egingo dituen murrizketak "oso handiak" izango dira.

Jose Antonio Pastor (PSE-EE). EITB.
Jose Antonio Pastor (PSE-EE). EITB.
Jaurlaritza PSErekin bildu da Aurrekontuen ildo nagusiak aurkezteko

1:32

Erredakzioak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEko ordezkariek eta Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun sailburuak 2013ko Aurrekontuen inguruan bilera egin dute gaur goizean. Horren harian, Jose Antonio Pastor sozialisten bozeramaileak esan du bilera "etsigarria" izan dela eta sozialistek egitasmo horren alde bozkatzea "oso zaila" izango dela. Arratsaldean, Gatzagaetxebarria EH Bilduko ordezkariekin bilduko da.

Bilera "etsigarria" izan dela eta sailburuordeak "paperik" ez diela eman azpimarratu du Pastorrek. Informazio gutxi jaso dutela salatu du, baina, besteak beste, Ekonomiaren Garapena Sailean % 33ko murrizketa egingo dutela jakinarazi die Gatzagaetxebarriak. Osasun Sailean % 4,5eko murrizketa izango da, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean, % 10ekoa, sailburuordeak PSE-EEko ordezkariei azaldutakoaren arabera.

Jaurlaritzaren "anbizio falta" goraipatu du Pastorrek, eta, Euskadi murrizketen aurrean defendatzeko, Urkulluren Gobernua "galduta eta etsita" ematen duela gaineratu du.

Pastorren iritziz, baliteke Urkulluren Gobernuak Aurrekontuak aurrera ateratzeko aukera "galdutzat ematea". Kasu horretan, 2012ko Aurrekontuak luzatu beharko lituzke Jaurlaritzak.

Sail guztietan "murrizketa handiak" egingo dituztela ohartarazi du Pastorrek. Gatzagaetxebarriak ez du Patxi Lopezen Gobernuak utzitako kontuetan "ezer arrarorik" aurkitu, sailburuak bileran aipatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea