Ekonomia -

2013ko Aurrekontuak

EAEko gastu muga 9.200 milioi euroan ezarri du Jaurlaritzak

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Erkorekak azaldu du Jaurlaritzak martxoaren 12an onartuko duela 2013ko Aurrekontuen inguruko egitasmoa.

Josu Erkoreka. EITB.
Josu Erkoreka. EITB.
Jaurlaritzak 9.200 milioi izango ditu aurtengo aurrekontuetan

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren gastu muga 9.200 milioi euroan kokatuko da 2013an, aurrekoan baino 1.249 milioi gutxiago (% 11,5), Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak jakinarazi duenez.

Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Erkorekak azaldu du Jaurlaritzak martxoaren 12an onartuko duela 2013ko Aurrekontuen inguruko egitasmoa.

9.200 milioi horietako bi heren langileen soldatak, gastu farmazeutikoa, hezkuntza hitzarmenak eta bazterketa sozialari aurre egiteko gastuak ordaintzera bideratuko dira, Erkorekaren hitzetan.

Bihartik aurrera, Ricardo Gatzagaetxebarria Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak Legebiltzarreko taldeei azalduko die Aurrekontuen inguruko egitasmoa. "Elkarrizketa zuhurrak" izango dira, dokumentuaren inguruan adostasuna lortzeko helburuarekin.

Hala ere, Erkorekak aurreratutakoaren arabera, datorren urteko aurrekontuetan 5 milioi euroko partida bat gordeko dute Gasteizen egingo diren "inbertsio batzuk" ordaintzeko. Jaurlaritzak EAEko hiriburuari "laguntza" ematea erabaki du, "atzeraldi larria gertatzen ari den une honetan".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea