Ekonomia -
2013ko Aurrekontuak
Aurrekontuak 'oso zorrotzak' izango direla aitortu du Jaurlaritzak
Talde parlamentarioei Aurrekontuekin bat egitea "kosta" egingo zaiela aitortu Ogasun eta Finantza sailburuak.
Erredakzioa
Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza sailburuak aitortu egin du aurtengo Aurrekontuak "oso zorrotzak" izango direla, eta Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioei "kosta" egingo zaiela bat egitea.
Onda Vasca irrati katean eskainitako elkarrizketa batean, Gatzagaetxebarriak "erantzukizunez jokatzeko deia" egin die taldeei, Aurrekontuak adosteko, edo, "posible izan ezean", "behintzat ez galarazteko".
"Esfortzuak egingo ditugu zeregin horretarako eta proiektua Ganberan izapidetzeko", gaineratu du.
Horren ildotik, gainerako alderdiek babesa ematen ez badute, Aurrekontuak ez galaraztea eskatuko dietela esan du.