Ekonomia -
Aurrekontuak
Gizarte murrizketak ukatu ostean, iragartzea egotzi dio Mintegik EAJri
Mintegik ohartarazi du EH Bildu ez dela osasunaren eta hezkuntzaren aurkako erasoa ekarriko duten aurrekontu batzuen "konplize" izango.
Erredakzioa
Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak "Rajoyren tankerara" jokatzea leporatu dio EAJri, oinarrizko gizarte zerbitzuak murriztuko ez dituela esan, eta geroago, "Hezkuntzan eta Osasunean murrizketak egingo dituela iragarriz". Ildo horretan, bere alderdia ez dela Osasunaren eta Hezkuntzaren aurkako erasoa dakartzaten aurrekontuen "konplize" izango nabarmendu du.
Mintegik azaldu duenez, "sailburuen lehen informazioen arabera, susmatzen genuena baieztatu da: gauza bat esan eta aurkakoa egin dute, Rajoyren tankerara". "Murrizketa ukatu eta gero, horixe bera iragarri dute, eta bukaerako argibide gisa marra gorriak pasatzen ez direla gaineratu", kritikatu du.
"Rajoyren murrizketei men egiten diete, eta jarrera horrekin, Osasunean eta Hezkuntzan murriztuko dutela susmatzen dugu, Espainian egiten den bezalaxe, ondorio izugarriekin".
"Ez gara EAEko zerbitzu publikoak murrizten diren aurrekontuen konplize izango" esan du EH Bilduko bozeramaileak. "Gizarte erabilera argirik ez duten azpiegiturak alboratzeko prest, ordea, bagaude", nabarmendu du.