Ekonomia -

Elkarrizketa Egunon Euskadi-n

Errekondo: 'Enpresek gizarteari fiskalitatearekin lagundu behar diote'

Gainera, Amaiurren diputatuak esan du "ETAren borondatea desarmean aurrerapausoak ematea izatea" espero duela; halaber, EAJri "friboloa" izatea edo "diskreziorik gabe" jokatzea egotzi dio.

EAJri "friboloa" izatea edo "diskreziorik gabe" jokatzea egotzi dio. Irudia: EITB
 EAJri "friboloa" izatea edo "diskreziorik gabe" jokatzea egotzi dio
EAJri "friboloa" izatea edo "diskreziorik gabe" jokatzea egotzi dio. Irudia: EITB

I.G.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Mikel Errekondo Amaiurrek Madrileko Diputatuen Kongresuan duen diputatuak esan duenez, "eskubide sozialak nahi baditugu, langileok errentarekin egin behar dugu ekarpena eta enpresek zergekin, fiskalitatearekin".

"Confebaski ez diot entzun, burbuilan sartuta ginenean eta irabazi asko zegoenean, ekarpena egiteko, etekinak banatzeko, prest zegoenik", esan du Errekondok Egunon Euskadi ETB-2ko saioan egindako elkarrizketa batean. "Orain, krisialdian, etekinak gutxiagotu dira (…). Argi izan behar da Espainiako eta euskal fiskalitateek kapitalari mesede egin diotela", EBen herrialdeekin alderatuta.

Bestalde, ETAren desarmearen harian, Amaiurren diputatuaren hitzetan, "espero dugu ETAren borondatea duela bi urte euskal gatazkan indarkeria erabiltzen duen eragile bat izateari uko egiteko erabakian aurrerapausoak ematea izatea".

Errekondok Aitor Esteban jeltzalearen hitzak ere ekarri ditu gogora, Estebanek esan zuen ETAk "gutxi barru" pausoak emango zituela. Errekondoren ustez, Estebanek esan duena gezurra balitz, "friboloa litzateke, eta horregatik uko egin beharko lioke karguari eta, egia balitz, ez genuke ulertuko hain diskrezio gutxirekin jokatzea".

Halaber, Amaiurren ordezkariak Amedok Morcillori buruz esandakoa (Santi Brouard hiltzea egotzi dio") izan du hizpide, "horren moduko kasu asko aterako dira, PP estututa dagoelako,  sinesgarritasunik gabe, eta bestelako atentzio puntu batzuk atera behar ditu".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea