Ekonomia -
Aurreakordioa
Bukatu da Bizkaiko gasolindegietako langileen greba
Sektore horretako sindikatuek eta patronalak aurreakordioa sinatu dute gaur goizean. Langileak bihar itzuliko dira lanpostuetara.
Erredakzioa
Bizkaiko gasolindegietako langileak asteartean, 06:00etan, itzuliko dira lanera, sektore horretako sindikatuek eta Aevecar patronalak aurreakordioa sinatu ondoren.
Luis Fernandez ELA sindikatuko arduradunak azaldu duenez, aurreakordioak "hitzez hitz jasotzen du" joan den ostiralean patronalak egin eta larunbatean langileen biltzarrak onartu zuen azken proposamena.
Sindikatuek eta patronalak 10:15ean sinatu dute aipatu aurreakordioa. Ondoren, greba bertan behera uztea erabaki dute.
Bestalde, USO sindikatuko iturriek azaldu dute sinaturiko testuak "alderdi oso positiboak" dituela, 46 eguneko grebari esker lortuak, eta langileak zoriondu ditu "horrenbeste borrokatzeagatik".
Gainera, "hitzarmena bELA, LAB, CC.OO., UGT eta USO sindikatuek eta Aevecar patronalak sinaturiko aurreakordioaren arabera, hitzarmen kolektiboak lau urterako balioa izango du (2011tik 2014ra), Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) KPIri lotutako soldata igoerak jaso ditu, eta ultrajarduera mantentzea ere bai, besteak beste.ehin betiko sinatu arte", oraindik adosteke dauden gainontzeko gaiekin eta sinatutakoa modu egokian aplikatzen den ikusteko erne egoteko eskatu die.