Ekonomia -

Agerraldia Legebiltzarrean

Jaurlaritzak bankuen sektorea arautzeko eskuduntzak eskatu ditu

Ogasun eta Finantza sailburuak agerraldia egin du Legebiltzarrean, bere Sailaren ildo nagusiak azaltzeko.

Ricardo Gatzagaetxebarria. EFE
Ricardo Gatzagaetxebarria. EFE
Ricardo Gatzagaetxebarria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza sailburuak Euskadiri Espainiako Bankuaren hainbat eskuduntza transferitzea eskatu du. Hain zuzen ere, bankuen sektorea arautzeko eskuduntzak nahi ditu, EAEko finantza erakundeak kontrolatu ahal izateko.

Gatzagaetxebarriak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, bere Sailaren ildo nagusiak azaltzeko. Hori helburu Gasteizko Ganberatik pasatu den lehen sailburua izan da.

Agerraldian, Euskadi "atzeraldi sakon eta larri batean" dagoela gogorarazi du, eta gainerako taldeekin Aurrekontuak adosteko prest agertu da.

Sailburuaren esanetan, Espainiako araudia "ez aurrera ez atzera" dago, eta, beraz, euskal Administrazioak ezin izan du bankurik "kontrolatu". "Ez da koherentea, ezta jasangarria Estatutuaren ikuspegitik", gaineratu du.

Gatzagaetxebarriak EAEko finantza sistema indartzearen alde egin du, eta horretarako Euskal Finantzen Erakundearen jarduera motak berrikusi beharko direla iritzi dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea