Ekonomia -

Barometroa

Enpresei zergak igotzea 'oso arriskutsua' izan daitekeela esan du SEAk

Arabako patronalak lurraldeko industria barometroaren emaitzak aurkeztu ditu, 2012ko azken hilabeteetako egoera larria agerian utziz.

Juan Ugarte eta Aitor Otaola barometroaren azken aurkezpenean.
Juan Ugarte eta Aitor Otaola barometroaren azken aurkezpenean.
Juan Ugarte eta Aitor Otaola barometroaren azken aurkezpenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enpresei zergak igotzea "oso arriskutsua" izan daitekeela ohartarazi die SEA Arabako patronalak euskal erakundeei eta horrek "etorkizuna oztopa" dezakeela esan du, krisia hasi zenetik "egoera kritikoenean".

Juan Ugarte Arabako SEA patronaleko idazkariak eta Aitor Otaola zuzendariaren laguntzaileak lurraldeko industria barometroaren emaitzak aurkeztu dituzte eta 2012ko azken hilabeteetako egoera "zaila" agerian utzi dute.

"Enpresak lehiakorrak izatea nahi badugu, ezin ditugu zerga gehiagorekin oztopatu", esan du Ugartek, EAEn zerga erreformarako ireki den eztabaidaren inguruan galdetuta.

Alderdi politikoei euren ezberdintasunak alde batera uzteko eta erakunde publikoetan adostasuna bilatzeko eskatu diete. Ildo horretan, PPk eta EAJk Gasteizko aurrekontuetan lortu duten akordioa goratu du SEAko idazkari orokorrak.

Sindikatuei "enpresen egoerak kontuan hartuta, negoziazioa eragozten duten jarrerak alde batera" uzteko eskaera egin diete.

Halaber, erakundeei kontsumoa eta inbertsioa sustatzeko programak eskatu dizkiete eta finantza entitateei kredituak aktibatzeko eskatu diete.

Neurri horiek martxan jarri ezean, Araban urte amaieran 3.000 lagun gehiago langabezian gera daitezkeela ohartarazi dute.

Patronalaren barometroaren arabera, Arabako enpresa gehienen iritziz, krisiaren unerik okerrenean gaude eta datozen hilabeteetan atzeraldi gogorra espero dute.

Gainera, aurreko urtearekin alderatuta, eskaeraren eta fakturazioaren mailek hurrenez hurren % 28 eta 27ko beherakada izan dutela esan dute.

Atzerrira saltzen duten enpresek aurreko urtean baino egoera hobea dute; Espainiako merkatuan saltzen dutenen aurkakoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea