Ekonomia -

PP-PSOE hitzarmena

Lehentasunezko akziodunen egoera konpontzeko hitzarmena sinatu dute

Kongresuko iturriek jakinarazi dutenez, bitartekaritza Catalunya Banc, Novagalicia eta Bankia bankuek saldutako lehentasunezko akzioen bezeroentzat aurreikusi dute.

Lehentasunezko akzioen bezeroak, protesta batean. EFE
Lehentasunezko akzioen bezeroak, protesta batean. EFE
Lehentasunezko akzioen bezeroak, protesta batean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehentasunezko akzioak erosi zituzten bezeroen egoerari erantzuteko hitzarmena sinatu dute gaur PPko eta PSOEko ordezkariek Madrilgo Kongresuan. Besteak beste, egindako inbertsioa osorik nork berreskuratu ahal izango duen erabakitzeko jarraipen batzorde bat sortuko dute.

Luis de Guindos Ekonomia ministroak bitartekaritza sustatuko zutela iragarri zuen bere egunean. Bitartekaritza hori "kasu gorienetan" erabiliko dela azaldu zuen orduan, "praxi txarra edo bezeroak produktua ulertzeko gaitasunik ez zuela erakusten den kasuetan".

Kongresuko iturriek jakinarazi dutenez, bitartekaritza Catalunya Banc, Novagalicia eta Bankia bankuek saldutako lehentasunezko akzioen bezeroentzat aurreikusi dute.

Banku horien bezeroetako batzuek inbertsioaren zati handiena berreskuratzeko aukera zabaltzea izango da bitartekaritza horren helburu nagusia.

Hala ere, kasuaren arabera, baliteke sistema bera beste kasu batzuetan ere aplikatzea, iturri horren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea