Ekonomia -

Energia nuklearra

Garoña betiko gelditu eta hiru urtera hasiko dira zentrala eraisten

Prozesuak sei urte iraungo du, Espainiako Gobernuak Gorte Nagusietako Aldizkari Ofizialean iragarri duenez.

Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EFE
Garoñako zentral nuklearra. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garoñako zentral nuklearra eraisteko prozesua produkzioa betiko gelditu eta hiru urtera hasiko da, eta 6 urte iraungo du gutxi gorabehera, Espainiako Gobernuak Gorte Nagusietako Aldizkari Ofizialean iragarri duenez.

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak gai horri buruz galdetu zion Rajoyren Gobernuari, eta horrek idatziz erantzun dio orain.

Oharrean irakur daitekeenez, zentral nuklearra betiko gelditu eta hiru urtera eraitsiko dute eraikina, Hondakin Erradiaktiboen Plan Orokorra aintzat hartuta.

Zoritako zentral nuklearrak eraisteko estrategia berari jarraituko dio Espainiako Gobernuak, eta kasu honetan ere prozesuak sei urte iraungo du.

Bestalde, apurka-apurka energia berriztagarriak erabiltzen hasteko asmoa erakutsi du Espainiako Gobernuak. Horren ustez, Espainiako hornidura elektrikoaren iraunkortasun ekonomikoa, kalitatea eta bermea kontuan hartu beharko dira, hala ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea