Ekonomia -

Kutxen legea

BBK, Kutxa eta Vital Kutxa fundazio bihurtu beharko dira 2015. urtean

Espainiak eskatu zuen finantza erreskatearen baitan, gaur egin dute publiko Bruselarekin batera eginiko erregulazio berria.

BBKran asanblada. Argazkia: eitb.com
BBKran asanblada. Argazkia: eitb.com
BBKran asanblada. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak BBK, Kutxa eta Vital Kutxa kutxak fundazio bihurtuko dituen Kutxen lege berria ezartzeko lehen urratsak eman ditu astelehen honetan. Lege berri horrek, aipatutako hiru kutxa euskaldunez gain, Espainiako beste kutxa guztiak, Caixa Pollensa eta Ontinyent ezik, 2015. urtea baino arinago fundazio bihurtzea eragingo du.

Espainiak eskatu zuen finantza erreskatearen baitan, gaur egin dute publiko Bruselarekin batera eginiko erregulazio berria, Ekonomia ministerioko iturriek azaldu dutenez,

Horren ostean, testua Gorteetara aurkeztuko den lege proiektu batean bihurtuko da, 2013. urte bukaeran edo 2014. urte hasieran ezartzeko asmoz.

2014. urte bukaerarako

Momentu horretatik, eta urte bateko epearekin, entitateak esparru berri horretara moldatu beharko dira.

Epe horretan, negozioa banku batera zuzendu zuten kutxak, BBK, Kutxa eta Vital Kutxaren kasua, banku fundazio izatera pasa beharko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea