Ekonomia -
Izendapena
Telefonicako aholkulari izango da Rodrigo Rato aurrerantzean
Europarako eta Latinoamerikako aholkulari gisa aritu da Rato Telefonican. Luis Abril ere izendatu dute aholkularitza batzordeko kide.
Erredakzioa
Rodrigo Rato Bankiako presidente ohia Telefonicako aholkulari izango da aurrerantzean. Zehazki, Europarako eta Latinoamerikako aholkulari gisa aritu da Ekonomia ministro ohia, Telefonicak berak ohar batean baieztatu duenez.
Ohar horretan, halaber, Luis Abrilen izendapenaren berri ere eman du konpainiak. Abril Telefonica Europe sailean aritu da, aholkularitza batzordeko kide gisa.
Bi izendapen hauek ''Telefonicaren ikuspegi globala'' indartzen dutela azpimarratu dute ohar horretan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea