Ekonomia -

2013ko Aurrekontuak

PPk Aurrekontu 'serioa' prestatzeko deia egin dio Urkulluri

"Egonkortasunaren aldeko apostua badago, akordioa lor daiteke", aurreratu du Leopoldo Barredak.

Leopoldo Barreda EAEko PPko bozeramailea. EFE
Leopoldo Barreda EAEko PPko bozeramailea. EFE
Leopoldo Barreda EAEko PPko bozeramailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leopoldo Barreda EAEko PPren bozeramaileak "kontu garrantzitsuenetan" lan egiten hasteko eta 2013. urterako Aurrekontu proiektu "serioa" aurkezteko deia egin dio Eusko Jaurlaritzari.

"Egonkortasunaren, ziurtasunaren, legaltasunaren eta argitasunaren aldeko apostua badago, akordioa lor daiteke", adierazi du.

Nolanahi ere, Iñigo Urkullu lehendakariaren Gobernuak hartutako "lehen neurriak" ez direla akordioa lortzeko "lagungarriak" deitoratu du, eta EAJk Arabako Aurrekontuekin erakutsitako jarrera jarri du horren adibide.

Barredaren aburuz, Jaurlaritzak hartu beharreko "lehen erabakia" "egonkortasunaren edo ezegonkortasunaren alde" egitea da, hots, "krisiari aurre egin eta konponbideak bilatu edo Bilduri, Kataluniara eta Eskoziara begira jarraitu".

PPko bozeramaileak "ezinezkotzat" jo du "bi gauza horiek aldi berean egitea", eta kritikatu egin du Pedro Aspiazu EAJko diputatuak epe laburrean susperraldi ekonomikorik ez ikustea. "Badirudi erreskatea eskatzen ari dela, edo ez dakiela arrisku sariak behera egin duela", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea