Ekonomia -
Lan-harremanak
Sordok 'oihaneko legea' ekiditeko deia egin dio Confebaski
"Confebaskek hori nahi badu, gatazka ugari izango da, eta emnpresen arteko lehiakortasuna soldaten gastuak jaitsita lortuko da. Hori saihesteko ahal dugun guztia egingo dugu", esan du Sordok.
Erredakzioa
Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak EAEko lan-harremanetan 'oihanaren legea' ezartzea saihesteko eskatu dio Confebaski, izan ere, hori 'oihanaren legeak' "gatazka ugari eragingo ditu enpresetan".
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Sordok esan du bere sindikatuak "ahal duen guztia" egingo duela araurik gabeko egoera saihesteko: "hasiera batean, hitz egiteko borondatea izango dugu, baina hori posible ez balitz, erantzunik ez balego, mobilizazioara joko genuke".
Sordoren arabera, CCOO Euskadik bi neurri proposatu ditu lan-erreformari aurre egiteko: enpresetan sindikatuen presentzia indartzea eta EAE mailan akordioak egitea, "batez ere EAEko lan-hitzarmenak indarrean jarrai dezaten".
"EAEko lan-harremanak oihanaren legean oinarrituta egotea nahi duen ala ez erabaki behar du Confebaskek. Hori nahi badu, enpresetan gatazka ugari egongo dira, eta enpresen lehiakortasuna soldaten gastuak jaitsita lortuko da. Gure aldetik, hori saihesteko ahal dugun guztia egingo dugu, hasiera batean elkarrizketarako prest gaudela erakutsita, eta hori posible ez balitz, mobilizazioetara jota", azpimarratu du CCOOko idazkari nagusiak.