Ekonomia -
Abenduko datuak
Langabezia % 1,16 jaitsi da Euskadin, eta orain 169.083 langabe daude
Hala ere, 2011rekin alderatuta, 23.689 pertsona gehiago daude lanik gabe,. Nafarroan 95 langabe gehiago izan dira abenduan, eta Estatuan, berriz, langabezia jaitsi egin da.
Erredakzioa
Langabeziak % 1,16 jaitsi da abenduan Euskadin, azaroko datuekin alderatuta. Abenduan 1.986 langabe gutxiago egon dira, eta 2012 urtea 169.083 langaberekin amaitu da, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren arabera.
2012 osoan, aurreko urtean baino 23.689 langabe gehiago izan da; hau da, % 16,29 gehiago.
Lurraldeka, Bizkaian 94.811 langabe izan diar abenduan, aurreko hilean baino % 1,22 gutxiago baina duela urtebete baino % 15,77 gehiago.
Gipuzkoan, berriz, 47.688 langabe daude, azaroan baino % 1,01 gutxiago baina aurreko urtean baino % 15,94 gehiago.
Araban ere langabeziak behera egin du abenduan, % 1,22. Guztira, 26.584 arabar daude lanik gabe. Aurreko urtearekin alderatuta, % 18,85ko igoera izan du langabeziak.
Nafarroan gora egin du
Langabeziak gora egin Nafarroan, abenduko datuen arabera 95 pertsona geratu baitira lanik gabe. Ondorioz, igoera % 0,18koa izan da. 2012 amaituta, 51.944 langabe daude Foru Erkidegoan.
2012 osoko datuei begiratuta, aurreko urtean baino 4.998 langabe gehiago dago, hau da, langabezia tasa % 10,65 igo da.
Estatuan, langabe gutxiago
Estatuko datuei dagokienez, langabeziak behera egin du abenduan azaroko datuekin alderatuta: 59.094 langabe gutxiago daude. Gauzak horrela, 2012a 4.848.723 langaberekin amaitu da, 2011n baino % 9,64 gehiago.
Urte guztietako abenduan izandako daturik onena izan arren, 2012 osoa kontuan izanda, 426.364 langabe gehiago dago.